ASTEKO KRONIKA.

(2014ko uztailaren 16an).

 

 

 

         EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATUTAKOA.

 

            Balentin Berrio-Otxoa XIII. Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko hamalaugarrena).

 

            Elorrion jokatu da 2014ko uztailaren 12an (larunbatean). 15 talde aritu dira, 5 minutuko partidetan.

 

            Salcedo talde kantabriarra nagusitu da, 48’5 puntuz. Bigarren Elorrioko Zaldi Baltza A sailkatu da, 47 puntuz. Hirugarren Abadiño geratu da, 42 puntuz.

 

            Ondoren sailkatutakoak hauexek izan dira: Santurtziko Itsas Zaldunak (37 puntu), Leioako Altzaga (34’5 puntu), Donostiako Gros (32 puntu) eta Portugalete (29 puntu).

 

            Salcedok eraman ditu Euskal Zirkuituko 12 puntuak; Zaldi Baltza A taldeak, 10; Abadiñok 8; Itsas Zaldunak taldeak, 7; Altzagak, 6; Portugaletek, 5; Castro Urdialesek, 4.

 

            Euskal Zirkuituan Abadiño lider dugu, 84 puntuz. Bigarren, Itsas Zaldunak dago (74 puntu). Hirugarren Salcedo dugu (64 puntu). Laugarren Santurtzi dago (46 puntu). Bosgarren, Portugalete (38 puntu). Seigarren, Zornotza (32 puntu). Zazpigarren, Zuri Baltza (31 puntu).

 

            Informazioa: “http://www.ajedrezvasco.com/torneos/140712-CVR-BerrioOtxoa-clas.pdf” webgunean.

 

         MUNDUKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATZEN ARI DIRA.

 

            Jokalari beteranoen selekzioen Munduko Xake Txapelketak.

 

            Lituaniako Vilnius hirian jokatzen ari dira, 2014ko uztailaren 13tik 21era. 9 txanda dira. Selekzioek 4 jokalari eta ordezko bat dituzte. 90 minututan 40 jokaldi egin behar dituzte. 30 minutu gehiago dute partida amaitzeko. Hasieratik jokaldiko 30 segundo gehiago dute.

 

            Txapelketa irekian, 65 urtez gorakoak aritzen dira alde batetik eta 50 urtez gorakoak bestetik. Emakumezkoen selekzioetan 50 urtez gorakoak aritzen dira. Sariak izanen dira lehenengo hiru selekzioentzat.

           

         EUROPAKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATZEN ARI DENA.

 

            Emakumezkoen Europako Banakako XV. Xake Txapelketa.

 

            2014ko uztailaren 6an hasi zen eta 17an amaituko da Bulgariako Plovdiv hirian. 11 txanda dira. 40 jokaldi egiteko 90 minutu dituzte. Partida amaitzeko 30 minutu gehiago ere bai. Hasieratik, jokaldiko 30 segundo gehiago ere. Txapeldunak 11.000 euro jasoko ditu. Orotara, 60.000 euro banatuko dira sarietan.

 

            Hamar txanda jokatuta (azkena besterik ez da falta), Valentina Gunina errusiarra (2.501) buruan dago, 8’5 puntuz. Ondoren, 7’5 puntuz lau jokalari daude: Natalia Zhukova ukraniarra (2.451), Salome Melia georgiarra (2.454), Mariya Muzychuk ukraniarra (2.521) eta Tatiana Kosintseva errusiarra (2.476). 7 puntuz 6 jokalari ditugu: Nino Batsiashvili georgiarra (2.417), Nana Dzagnidze georgiarra (2.541) eta 4 jokalari gehiago. 116 jokalari jokatzen ari dira.

 

            2013ko txapelduna Thanh Trang Hoang hungariarra izan zen.

 

            Informazioa: “http://www.eiwcc2014.eu/rounds.html” webgunean.

 

         XAKE TORNEOAK.

 

            JOKATUTAKOAK.

 

            Laredo Hiria Xake Azkarreko I. Torneo Irekia.

 

            2014ko uztailaren 5ean jokatu da, 7 txandatan, Kantabriako Laredo herrian (Espainia).

 

            Alejandro Ruiz Gomez kantabriarrak irabazi du, 6’5 puntuz. Ruta de Europa taldeko jokalari ohia orain Salcedo taldean dago. Bigarren Sergio Trigo Urkijo bizkaitarra izan da, 6 puntuz.

 

            Johnny Sadusea Bilboko Conteneo taldeko jokalaria seigarren sailkatu da, 5 puntuz. Asier Gonzalez Pereira Santurtziko Itsas Zaldunak taldeko jokalaria zortzigarren, 5 puntuz.

 

Informazioa: “http://www.ajedrezvasco.com/torneos/140705Laredo-clas.pdf” webgunea.

 

            Benasque Hiria XXXIV. Xake Torneo Irekia.

 

            2014ko uztailaren 4tik 12ra jokatu da, 9 txandatan, Benasque hirian (Huesca, Espainia).

 

            2.647 FIDE eloko Hrant Melkumyan armeniarrak irabazi du, 7’5 puntuz. Hogeita hamaseigarren Jesus Maria De la Villa nafarra (2.482) izan da, 6 puntuz. Berrogeita hemeretzigarren, Juan Mario Gomez Esteban bizkaitarra (2.466), 6 puntuz. 81. tokian Patxi Sesma Rubio nafarra (2.157), 5’5 puntuz. Orotara, 409 jokalari aritu dira.

 

Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr139241.aspx?lan=2&art=1&rd=9&turdet=YES&flag=30&wi=984&zeilen=99999” webgunea.

 

            JOKATZEKOA.

 

            Gasteizko Nazioarteko VI. Xake Txapelketa Irekia.

 

            2014ko uztailaren 20tik 27ra jokatuko da. 90 minutuko partidak, gehi 30 segundo jokaldiko. Izena emateko azken eguna: 2014ko uztailaren 18an.

 

            2013. urtean Chakkravarthy J. Deepan indiarrak irabazi zuen.

 

Informazioa: “https://sites.google.com/site/openvitoriagasteiz2014/oinarriak-bases” webgunea.

 

2014-07-16.

Iturria: Internet.